Gure Produktuak

Ondoren sortzen ditugun produktu batzuk aurkezten deutsuguz:

GURIN-OPILA
Oso fin eta harrotuta, eta gurin gozo-gozoagaz beteta dagoan suitzar opil-orea.
Ayarza 1949 Gozotegia Gurin-opila
Gurin-opila
CROISSANTA
Ilargierdi-itxurako hostore fineko ore zatia. Naturala, txokolateagaz, gurinagaz edo marmeladagaz betea izan daiteke.
Ayarza 1949 Gozotegia Croissanta
Croissanta
PALMERA
Bihotz-formako hostore-orea. Ezer barik, edo, ganetik gurina eta kokoagaz, edo txokolateagaz jan daiteke.
Ayarza 1949 Gozotegia Palmera
Palmera
HOSTOPILA
Pastel-kremagaz eta gurin finagaz betetako gainjarritako hostore-orriak, eta txokolate-txirloreagaz edo erregorritutako almendrakaz ganeztua.
Ayarza 1949 Gozotegia Hostopila
Hostopila
CANUTILLOAK
Gorengo kalidadeko hostoreagaz egindako tututxoak, pastel-kremagaz beteta eta azukereagaz hautseztatuta.
Ayarza 1949 Gozotegia Canutilloak
Canutilloak
ERRELANPAGOAK ETA TXUTXUAK
Pastel-kremagaz betetako choux-pasta, azukera eta kafe edo txokolatezko fondant-agaz bustita.
Ayarza 1949 Gozotegia Txutxuak
Txutxuak
Ayarza 1949 Gozotegia Errelanpagoak
Errelanpagoak
MASKOTA EDO MOKAZKO TARTA
Moka
Almibarretan bustitako eta gurinagaz betetako eta ganeztutako bizkotxoa. Goiko partea txokolateagaz eta gurinagaz apaintan da, eta albo-arpegia erregorritutako almendrakaz ganeztan da.
Ayarza 1949 Gozotegia Moka Tarta
Mokazko tarta
Maskota
Almibarretan bustitako eta gurinagaz betetako bizkotxoa. Gurinagaz eta erregorritutako almendrakaz ganeztua doa.
Ayarza 1949 Gozotegia Maskota tarta
Maskota tarta
SAN MARKOS TARTA
Almibarretan bustita eta esne-bits gozoagaz betetako bizkotxoa, gorringo erreagaz ganeztua eta esne-bitsagaz apaindua.
Ayarza 1949 Gozotegia San Marcos tarta
San Marcos tarta
PASTAK ETA MAKARROIAK
Pasta-aukera handia dago, gozo-gozo egindakoak. Euren artean eta etxeko berezitasuna direlako, aparteko aitamena merezi dabe kalidade handiko Markona almendrakaz eginda eta azukereagaz ganeztuta dagozan makarroiek.
Ayarza 1949 Gozotegia Makarroiak
Makarroiak
Ayarza 1949 Gozotegia Pastas
Pastak
Ayarza 1949 Gozotegia Pastak
Pastak
Irudi galeria
Irudi galerian sortzen doguzen produktu gehiago ikusi deikesuz: