Historia

1949. urtean, Ãngel Ayarza Mugida zornotzarrak, ogibidea ondo ezagutzeak eta gauzak ondo egiten jakiteak bultzatuta, bere emazte Miren Gastelugaz batera A. AYARZA gozo-denda zabaldu eban Zornotzako (Bizkaia) General Mola kaleko 11. zenbakian, eta bertan, eurak egindako kalidade handiko produktuak saltzen hasi ziran.

Ãngel Ayarza Mugida eta Miren Gastelu

Bai Angelen profesionaltasunari, bai Mirenen aparteko izaerari, eta, baita erantzuten daben bezeroei esker be, denda emaitzak emoten hasten da.

Familia haziz doa eta seme-alabak be batuz joakez.

Javier, seme zaharrena, lehen mailako ikasketak amaitutakoan batzen da. Aitaren ondoan behar eginez, eta, Areetan (Bizkaia) denda daukan eta maisu-gozogilea dan osaba Julianek sarri-sarri emoten deutsazan aholkuak jarraituta ikasten dau ogibidea.

Alabek amari laguntan deutsie bere zereginetan. Lehenengo Nekanek, zaharrenak, eta gero Mª Josek. Arantza eta Miren gerotxoago hasiko dira. Gaur egun be, Miren da Zornotzako dendaren ardura daroana. Bitartean Begok, ahiztetan gazteenak, goi mailako ikasketak amaitan dauz, negoziak eskatan dauanean etxean be behar eginda, jakina.

Aldi berean, semeetan bigarrena dan Joselu beharren hasten da, eta, aitagaz eta anaiagaz batera, ogibidearen sekretuak ikasten dauz. Geroago batuko jake Iñaki, etxeko gazteena.

1985. urtean Angel gaixotu egiten da, baina gozogintzako lantegiak semeek ikasitako guztiari esker ekoizten jarraitan dau. Bitartean, alabek amari laguntan deutsie.

Ãngel Ayarza seme birekin, Jose eta Javier

Javierrek ogibideari deukotson maitasuna honen semeen gurari bihurtan da, eta hirugarren belaunaldiak 1992. urtean ekiten deutso bideari bere seme zaharrena dan Gorka bitarteko dala. Norberaren pozgarri izateaz gain aitarena eta aititarena be bada, dendak aurrera egiten dauala ikusten dabe-eta.

Aitita Angel 2002ko irailaren 2an hil zan 82 urteko zala. Haren gomutak etxekoen bihotzean dirau egun.

Mikelek, Javierren semeetan bigarrenak, Gorka anaiaren bidea jarraitan dau, eta ez da hori egingo dauan azkena izango. Izan be, arean berandutxoago, hiru anaietan gazteena dan Jonek be bide bera hartuko dau.

Gozo-dendako lana gustuko daukie guztiek, eta, egunez egun, bide horretan hobetuz joateko, asko laguntan deutsie bai ingurua betetan daben usain gozoek bai sentsazino berriak eraginez nahasten diran saboreek, ahogozatako aukera daben guztien gozamenerako.

Biziak aurrera darrai, denborak aldatuz doaz, zaharrenek irakatsi egiten dabe, gazteek barriz ikasi, eta 2004an, garai barrietara egokitako asmoz, gozo-denda zaharra erabarritu egiten da.

2008ko irailean gozo-denda eta kafetegi barri bat zabaltan da, Ayarza 1949, Igorreko (Bizkaia) Torrea kaleko 1. zenbakian. Holan, inguruan zerbitzu hobea emon gura da, eta baita behar dan moduan erantzun be urtez urte leialtasunez Arratiatik Zornotzako dendara etorri diran bezeroei .

2009ko uztailaren 11n 84 urteko zala hil zan Miren, amama. Haren irribarrea eta gozotasuna betirako geratuko da maite izan dabenen artean.

Gaur be, Ayarza 1949 gozo-dendak eta haren gozogintzako lantegiak hasi zan leku berean jarraitan dabe, Luis Urrengoetxea kaleko 11. zenbakian (garai bateko General Mola kalean). Familia-enpresa bat da, askotariko produktuak egiten dauzana, osasun-arau zorrotzenak beteta, eta, aita-amengandik zein aitita-amamengandik jasotako artisau-ekoizpenaren filosofia jagonda. Horretarako, bertan egindako produktueri kalidaderik handiena bermatuko deutsien lehengaiak erabilten dira, bezeroak ase iztea helburu nagusitzat hartuta.